«Langile bat naiz, lan egiten dut, egun guztian hamaika orduz», kantatzen genuen Imanolekin, eztarriak urratzeko zorian, baina nagusia beti kexu zen, egiten genuena ez zitzaion aski. Alienazioaren marrak non zeuden irakatsi zigun Rikardo Alberdi apaiz soziologoak. Sozialismoa zertan zen begiratzen eta ikertzen genuen Rikardo Arregiren artikuluetan. Pako Beaxai sindikalista lagunari esker, bizitzaren kostua kalkulatzen ikasi genuen genekien matematika apurrarekin.
Hamaika orduz lan egitearena metaforikoa zen kasu askotan; beste kasu batzuetan, aldiz, guztiz erreala: langile askok ordu extrak egiten zituen.
Beste garai batzuk ziren, beste modu bateko pertzepzioa genuen lanaz, langile kondizioaz. Pixkanaka, ordea, kontsumoaren gizarteak orbel mordoa barreiatu zuen bazterretan, langile kontzeptuaren beraren esanahia ia itotzeraino.
«Langabe bat naiz, lan gabe nago» kantuarekin dator gaurko eguna.
Hitz beste
Aldeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu