Hitz beste

Aratusteak

Anjel Lertxundi.
2012ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Inauteriei aratusteak deitzen zaie bazter askotan: garizumako ostiraletan ez baitzen haragirik jaten, haragia utzi aurreko festak (sexualak eta gastronomikoak) ziren inauteriak. Ezagutu dugu garizuman bi eratako haragiari uko egiten zionik. Baita okelaren ordez angulak edo bisigua (edo biak) jaten zituen aberasko harrorik ere. Irrigarriena, ordea, haragi kontzentratudun pastillatxoak komertzializatzen hasi zirenekoa. Kristau txorrotxenek, entzunik pastillatxook okelaz eginak (omen) zeudela, kontsulta egin zuten ea bekatua ote zen pilulok erabiltzea garizuma-ostiraletako saltsetan. Gotzainek, erabiltzeko lasai. Fabrikatzaileak, ordea, sutan jarri ziren: okela zeukatela, primerako materiala, eta txuleta bat jatea bezalako bekatuan eroriko zirela bai gotzainak, bai amasantisima.

Ez nator hain kontu zaharrekin ere: Madrileko eskola publiko bateko jantokiak okela kendu du garizumako ostiral guztietako menutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.