Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Ardologoak

2012ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Munduan gero eta gehiago bezala, laguna ere ardologo bihurtu da. Kortxoa kontuz-kontuz kendu eta oxigenatzen uzten du ardoa. Gero, kopa batera zerbitzatu, koloreari begiratu eta sakon usaintzen du. Jaiotzatik baleki bezala bereizten ditu ardo zaharrak eta gazteak, onduak eta ondu gabeak, garratzak bezala gozoak. Jatorrizko deitura batetik bestera dauden aldeak dakizki. Badaki zer ardo klase dagokion jaki bati, zein gradutan egon behar duen beltzak, nola zerbitzatu behar den zuria.

Kopa bat eskaini dit: «Frutatsua duk, marrubiaren ukitu fina dik, leun-leun egiten dik eztarriko bidea, gustatuko zaik», esan dit. Laguna ez zen batere hiztun ona, baina, miraria da, ardoari buruzko jakituriak hizkera hobetu dio nabarmen: mama gozoa barrikaren kanilatik bezala ateratzen zaizkio adjektiboak, egiten ditu deskribapenak, iradokitzen ditu sentsazio berriak.

Zinez da euskaltegiek eta euskalduntze kanpainek aintzat hartzekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.