Segi horrela!
Aranzabal.
EAJk Madrilekin lortutako akordioaz
Zorionak! Primerako albistea izan da eskumen mordoa lortu izana! Batzuek espainolismoa lehentasuna duten bitartean, eta besteak armak utzi edo ez utzi dauden bitartean, EAJ Euskadirentzat eskumen gehiago lortzen ari da, pixkanaka-pixkanaka, baina erne eta tinko, gure aberria eraikiz!Jokin.
Harresi demokratikoa eraiki behar dugu
Gernikako Adierazpena sinatu zuten alderdiek harresi demokratiko bat eraiki behar dute hauteskunde bereizketaren aurka. Horretarako, hautagaitza bateratua aurkeztu behar dute hurrengo hauteskundeetarako, eta azken muturreraino heldu -baita ilegalizatua izango balitz ere-, ezkerreko abertzale guztien botoa bideratuz prozesu hau indarrez aurrera eramateko.Roberto.
Aldaketa garrantzitsuak
Argi dago Batu Gaitezen-ek ibilbide eskasa daukala Gernikan jada batu diren guztiei EAJrenganako deia egiten. Baina ez da hauteskundeei begirako jarrera, alderdia gidatzen duten mitxelinei botatako erronka baizik... barrutik, ahal duen moduan, bestela, martxa honetan azkenean sektore independentistak EAJ utzi beharko luke eta. Egibarrek, konponbide egoera berria ikusita, ezin du geldirik egon, Egiguren PSEn bezala, eta akaso Gipuzkoatik aldarrikapena -hortik kanpo utzi ez diotelako- alderdia astintzeko asmoz egin du. Urkulluk Egibarren egitasmoa bozen testuinguruan kokatzea? Atzetik emandako labankada argia; alderdikide bati elektoralista deitzea zer da, bada? Gainera, abertzaleon batasunaren aldeko keinu horri sinesgarritasuna kendu nahi izan dio.Ezeonbeida.