Alemaniar miraria
Ekonomia datuak, ondorioak eta hartutako neurriak zer diren. Erresuma Batuko gobernu kontserbadorearen plan ekonomiko bortitza aurkeztu zuten herenegun; gizarte politika pikutara eta milioi erdi funtzionario kale gorrira. Espainiako Estatuaz eta Frantziakoaz zer esan? Lan erreformak berak mintzo dira, langileen erantzuna ere izan da eta izaten ari da kalean. Eta tartean, Euskal Herria. Zer esan ekonomiaz, langabeziaz, hartutako neurriez, ez bada bi estatu horien jarraipena? Tira, Nafarroan salbu, Sanz jaunaren hitzak aintzat hartuz gero, aintzat hartzekoak balira.
Baina horra hor Alemania. Duela gutxi susmoa zena berretsi dute gobernuaren datuek; %3,4 haziko da ekonomia aurten, langabezia beherantz doa, soldatak gora, esportazioak igo dira, barne kontsumoa berpiztu... Iaz II. Mundu Gerraz geroztiko beheraldi handiena izan zuenak azken bi hamarkadetako emaitza onena du aurten. Miraria batzuentzat da, ordea; gobernuak ez baitu gizarte murrizketak amaitzeko asmorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu