Aurtengo urtean ikusi du argia Noam Chomskyren zenbait testu garrantzitsu biltzen dituen liburu aipagarri batek (Raison et liberté, Agone, Paris, 2010). Jacques Bouveresse filosofo analitiko frantziarraren hitzaurre argigarria darama.Hizkuntzalari estatubatuarraren defentsa irmoa egiten dubertan.
Chomsky famatua da hizkuntzari buruzko bere teoriarengatik -linguistikan ezagutzen den iraultzarik handiena eragin duena-, baina ez da horren ezaguna, beharbada, giza naturaz, arrazoiaz, hezkuntzaz edota intelektualen eginkizunaz duen ikuspegiarengatik. Gai horieiburuzko lan interesgarriak aurkituko ditu irakurleak lan horretan. Bat edo beste aipatuko dut ondoren.
Etorkizunarekiko ikuspuntuak eta balore judizioek ekintza politiko eta sozialei eragiten diete. Ikuspuntu eta judizio horiek giza naturaren kontzepziotik etorri behar dute. Giza izaerak sortzetiko egiturarik ez balu, izaki guztiz malguak izango ginateke, Estatu totalitarioen eta gainerako aginteen txotxongilo.
Chomskyk uste du hizkuntzaren azterketak argitasunikfranko eman diezagukeela ekintza libre eta sortzaileen aukerak ulertzeko. Gizaki egiten gaituen hizkuntzaren sortzailetasun mugagabetik bereizezina da gure askatasun premia. Giza naturaren ideiak lotzen du hizkuntzalariaren ikerketa -dio 1970ekoHizkuntza eta askatasunatestuan- pentsalari politikoaren askatasunaren aldeko borrokarekin.
Mintzairak sustrai genetikoak ditu. «Gramatika unibertsal» batekin jaiotzen gara. Hizkuntza genetikoki programatua eta gure burmuinean kokatua dago. Ikasten ez den jakite bat da, gurekin jaiotzen da, gure gogoan hazten da. Giza lengoaia bakarra dago funtsean. Hizkuntza guztietan badira egitura unibertsal batzuk: unibertsal linguistikoak. Hori dela eta, hizkuntzen antzekotasunak handiagoak dira beren desberdintasunak baino.
Hizkuntza gutxituak babestuko dituen Europaren aldekoa da hizkuntzalaritza sortzailearen egilea: «Gizateriarentzat hondamendia izaten da hizkuntza bat desagertzen den bakoitzean, altxor kultural bat galtzen delako... Hizkuntzen eta kulturen aniztasuna oso positiboa da», adierazi du berak.
Politikaren arloan, ezkerraren joera autosuntsitzaileadeitoratzen du Chomskyk. «Ilustrazioaren proiektua» baztertuz, ideia postmodernoak bereganatu izana leporatzen die. Egia, arrazoia, zientziaeta objektibitatea bezalako kontzeptuei muzin egina egozten die. Intelektualei dagokie demokrazia, askatasuna eta giza eskubideak aitzinaraztea, baina askotan erakunde menderatzaileen zerbitzuanjarduten dira.
Chomsky ezkertiar postmodenoen kontra dago erabat. Etsigarria iruditzen zaio zientziaren kritika postmodernoa: ikerketa arrazionala (zientzia, matematika) arbuiatzen dute. Zientziaren kritika horrek hondamendira garamatzala uste du. Ikerketa objektiboak ondorio erradikalak izan ditzakeelakoan dago. Zientziazko aurrerabidean ez ezik, aurrerapen moralean ere sinesten du hizkuntzalari estatubatuarrak. Zientzialari zorrotza ezezik, humanista handia ere bada eta.
Chomsky, halere, ez da zientifista, eta ez die zientziaren ahalbideei neurriz gaineko balioa ematen -gizarte zientziek ahalegin handia egin beharra omen dute oraindik zientzia izena merezi izateko-. Hori bai, kultur erlatibismoaren kontra dago erabat. Erlatibismo moralak ernegatzen du bereziki.
Chomskyk, hizkuntzaren barrutian ez ezik, alor politiko eta moralean ere harrotu ditu hautsak. Anarkosindikalismoa eta sozialismo libertarioa ditu gogoko: Ilustrazioaren ideal liberalen oinordekotzat dauzka. Bere izena konpromiso politikoari lotua ageri zaigu: zorrotz eta ozenki salatu ditu amerikarren atzerri politika eta inperialismoa.Intelektual gutxi izan da hain iraindua bere agintarien jokabide oldarkor eta doilorra kritikatzeagatik. ÒKomunistaÓ eta ÒantisemitaÓ dela aurpegiratu diote.
Chomskyk ez du uste mendebaldeko demokrazietako hauteskundeak ÒhutsalakÓ direnik. Hauteskunde politikari esker, aurrera egin da ongizaterako bidean.Behin baino gehiagotan gomendatu du AEBetako demokraten alde bozkatzeko, errepublikanoei aurre egitearren. Demokraziaren kontrako eraso neoliberala salatu izan du askotan -gurean, ustezko ezkertiarrak dira demokraziaren kontra dabiltzanak!-.
Gauzak hobetu daitezkeelakoan dago Chomsky. Ezaguna da etorkizunarekiko duen sinesmen sendoa.Gure esku dago ahal dugun guztia egitea. Gizartea aldatzea justiziazko ekintza da. Ez zaigu ekintzarako gaitasunik falta. Emakumeen mugimendua jartzen du Chomskyk eredu gisa, aldaketa nabarmena eragin baitu.
Arrazoia eta askatasuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu