Danubio arriskuan

Koldo Aldabe.
2010eko urriaren 8a
00:00
Entzun


Istorioa errepikatu egin da; hondamen humano eta ekologikoa dugu berriro, orain Hungarian, Danubio ibaia ere gorritzeko arriskuan dela. Koltar herriko aluminio enpresa baten hondakinak pilatzeko putzua lehertu, eta isuri toxiko larriak hasi zuen dena, astelehenean. Agintariek esan dute herri horren inguruetan ezinezkoa dela bizitzea; orain, isuria gehiago ez hedatzea da lehentasuna, kutsadura lehenbailehen geraraztea. Hura lehengoratzeak luze joko du.

Eta betikoa: putzuek inolako arriskurik ez zutela esanez jendea konbentzitu zuen enpresak errua «eguraldiari» leporatu dio. Gobernuak, segurtasun neurriak areagotzeko eta hainbeste hondakin batera ez pilatzeko enpresa estu hartu ez zuen horrek, orain dio, ezbeharra gertatu eta gero, «neurriak» hartuko dituela.

Tamalez, orain Hungarian bezala, laster errepikatuko da istorioa beste bazterren batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.