Eguberrietako partidaz
Eguberrietan selekzioak partidarik jokatuko duen ez daki, baina jokatuko duena ez dela Euskal Herriko selekzioa izango bai. Horregatik bidali zuen atzo ESAITek komunikabideetara horrenbeste hauts harrotu duen deialdia, Euskal Herriko selekzioak ez duela jokatuko aurreratu eta gaur horri buruz azalpenak emango dituela esanez.
Eta partida horri buruz joan den urtarriletik bilerak egiten ari direnak harrituta, eta beste asko asaldatuta. Euskadiko Federazioa ESAIT gai horren inguruan aritzeko inor ez dela esanez eta jokalariak haiek ESAITekin ez dutela orain zerikusirik eta partidari buruz erabakiren bat dagoenean jokalari gisa horren berri emango dutela esanez.
ESAITen asmoa gaia plazara ateratzea bazen, lortu du. Beste kontu bat da orain nori egiten dion horrek mesede. Jokalariek badute lehendik ere nahiko presio, partida hori ez jokatzearen erantzule egin dituztelako askok. Eta Euskadiko Federazioak nekez ulertuko du ESAITen mugimendua jokalarien parte hartzerik gabe. Taktikak ez dira zelaian bakarrik erabiltzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu