Euskal literaturaren erronka zahar-berriak

Editoriala › Gara
2010eko urriaren 9a
00:00
Entzun
[...] Premiazkoa da, ezbairik gabe, euskal literaturak munduan barrena bide egitea. Ez da erronka txikia, batez ere «literatura txikia» izaki, eta hartarako leiho zabala da Frankfurt, munduko liburu azokarik garrantzitsuenetakoa baita. Gero eta euskarazko literatur lan gehiago itzultzen dituzte beste hizkuntza batzuetara, eta idazleentzat ez ezik, oro har euskal literaturarentzat ere onuragarria da, jakina. Baina literatura beste baldintzatzaile batzuen mendeko ere bada, hala nola merkatuarena; izan ere, balio literarioa eta errentagarritasuna sarritan ez dira bateragarriak. Euskal editoreek ziurgabetasunez begiratzen diote etorkizunari, eta ez digitalizazioak dakarren euskarri aldaketa dela-eta bakarrik, baizik eta urrunera gabe Estatu espainoleko edo frantseseko argitaletxeen ondoan Euskal Herrikoak ikusezinak direlako. Bide batez, literaturaren baldintzatzaileak aipatzen hasita, ideologia ez da txikiena. Paradoxikoki, haren eragina arbuiatzen dutenek literatur balioei bainoago erreparatzen diote ideologiari, idazlea gogaide ez dutenean, jakina.[...]Griselda Gambarro idazle eta preso ohi argentinarrak joan den asteartean Frankfurteko Azokaren inaugurazio ekitaldian esan zuenez, literaturaren eta boterearen arteko harremanak gatazkatsuak izaten dira.

Euskal literatura munduan gero eta ezagunagoa izateko erronkak, nolanahi ere, ez luke ahantzarazi behar Euskal Herrian bertan lan handia dagoela eginkizun, euskal literatura euskal herritar askorentzat ere ezezaguna baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.