Gaur kolpatua dena goratua izango da etorkizunean

Anonimoa. Irakurle bat. Karmen M.
2010eko urriaren 30a
00:00
Entzun
Subiranotasunaren bideak ondorio guztiekin eta arlo denetan hartzen duenak gaur kolpeak jasango ditu espainiar batasuna defendatzen dutenen aldetik, Udalbiltzari eta Segiri pasatzen ari zaien gisan. Baina halako batean, independentzia lortu eta gure estatua izatera iristen bagara, orduan gaur kolpatuak direnak izango dira goratuak denbora askorik gabe, hori ongi antolatuz EAJren zati batek ere, gaur egun indar subiranistekin batzen ez denak, bat egingo du eta.

Anonimoa.

Zurikeriekin ez

Winston Churchillek esana: «Nik ez diot zure hautagaiari nire botoa emango, baina bizia emango dut zuk zeureari eman ahal izan diezaiozun». Indarkeriaz eraildako demokrazia ez dela zurikeriekin berpizten ondo zekien hark.

Irakurle bat.

Mugimenduak

Ia egun batetik bestera bezala, PSOE eta haren inguruko hedabideak (El País...) orain gutxi ez bezalakoak esaten ari dira funtsean ezker abertzalearen legeztatzeari buruz, ezta?

Karmen M.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.