Orain dela hiru urte gutxi gorabehera, Kutxako bezeroek Nafarroako Kutxaren Kontseilu Orokorretarako hauteskundeetara aurkeztea pentsatu genuen, bertan ezarleen ordezkariak LABek bultzatutako hautagaiak hautatzeko. Nahiz eta oraindik guk jakin Sanz jaunak Organo Gobernuaren kontrola berak eduki eta edukiko duela, horrelako portaerak aldatu nahi genituen.
Kutxaren eredu berri bat defendatzen dugu. Kutxa demokratikoago bat eta gizartearen askotarikoa islatzen duena, izaera publikokoa, gure lurrari lotutakoa (Nafarroa eta Euskal Herria), gizartearen zerbitzura dagoena eta izaera soziala duena.
2009. urtean Nafarroako Kutxak Caja Canarias eta Caja Burgosekin batera banku bat (Banca Civica) sortzeko SIP bat egin zuen eta 2010eko martxoan Ezohiko Kontseilu Orokor batean onartu zuten. SIP horri babesa eman ez ziona gure zerrendetako ordezkaria izan zen.
Abenduaren 20an, kontseilariok integrazio hitzarmen aldatzeko Ezohiko Kontseilu Orokorra izango dugu. Hiru puntu izango dira garrantzitsuenak:
· %100 era etekinak elkartu.
· Caja Solen sarrera onartzea.
· Kapital pribatuaren sarrerari baimena eman.
Nafarroako kutxarentzat, bere bezeroentzat eta gizartearentzat Nafarroako Kutxak parte hartzen duen fusio hotz deitutakoak bi ondorio kaltegarri ditu:
Deslokalizazioa. Iruñetik Madrilera eta Caja Solen sarrerarekin Sevillara negozio zati bat eta erabakien ahalmena joango dira. Zuzeneko eta zeharkako enplegua desegingo da.
Ordezkatu gabe eta Enplegua Erregulatzeko Espediente (ERE) batekin, hau da, diru publikoarekin (INEM eta Gizarte Segurantza), 160 langile aldera aurrejubilatu nahi dituzte.
Nafarroan Kutxaren ekonomi-jardueraren murrizketa garrantzitsuak izaten diren zeharkako galerak ere ekarriko ditu: zeharkako enpleguak, garbitzaileak, mantentze-lanak, eta abar; kutxarekin edo bere langileekin lan egin edo harremanak dituzten langile autonomoak eta negozioak.
Nafarroako Ogasunak, ekonomi-jardueraren murrizketa eta enpleguaren galeragatik, baliabide gutxiago izango du.
Non ordainduko ditu zergak Banca Civicak?
Pribatizazioa. Hotz-fusio honetan sortu den enpresa banku bat izan da: Banca Civica. Kutxaren modeloaren aurkako eraso bat da. Argi eta garbi dago zertarako desnaturalizatu duten kutxa, kutxaren sorterria mespretxatuz Espainiako esparrura abiatzen den pribatizazioaren zurrunbiloak irensteko.
Datorren abenduaren 20an izango den Kontseilu Orokorrean nik integrazio-kontratuaren aldaketaren aurka bozkatuko dut. Nire ustez, Nafarroako Kutxak norabidea aldatu behar du. Bere sorterritik hain urrun dauden itunak eta pribatizazioaren bidea ahaztu behar ditu.
Aliantzak behar baditu,parte hartzen dugun Hego Euskal Herriko Aurrezkien Kutxen Federazioaren barruan bilatu, hori bai, gure izaera publiko eta soziala ahaztu gabe.
Gizartearen zerbitzuaren aldeko kutxaren alde
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu