Herri hau gogor joko dute, askatasuna geuk lortzen ez badugu

Jeiki. Iraultza
2010eko urriaren 27a
00:00
Entzun
Espainiako Estatuak Batasuna legeztatuko duen? Bai zera! Euskal Herriko populuaren gehiengoak beharko ditu zabaldu Espainiako Estatuak murriztutako askatasunaren oinarriak. Oso garrantzitsua da hori lortzea; bestela, kaltea handia izango da eta; herri honen askatasuna kolpatua izango delako gogor.

Larrutik ordainduko du herri honek ilegalizazioaren ondorioz kalte politikoa populu zati batentzat bakarrik dela sinesten badugu.

Alderdi politikoen legea euskaldunon askatasun beharraren aurka ezarri zuten, nahiz eta, itxuraz, zati batentzat dela aldarrikatu duten.

Jeiki.

Alderdien legea geuk gainditu beharko dugu

Ez, ez digute utziko askatasunez eta kanpoko esku hartzerik gabe gure etorkizuna erabakitzen. Geuk lortu beharko dugu alderdien legea nolabait gainditzea. Eta Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Ramon Jauregi jaunek diotena diotela -orain ezker abertzalearen baitako mugimenduez mintzo baitira-, beren borondate guztia jarri dute alderdien legea blindatu ahal izateko.

Bestelako kontu bat da, ezker abertzalea legeztatzea ez bada lortzen, Eusko Alkartasunari ematea boza edo ez. Elektoralki ez dakit ondo aterako zen horrelako egitasmorik...

Iraultza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.