Irabazten diren borrokak

Joxean Elgezabal. Bilbo
2010eko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Orain dela 11 urte erakunde anitzek herri ekimen bat egin zuten. Oinarriak garbiak ziren: kanpo zorraren abolizioa, bidezko merkataritza eta industri militarrari diru laguntzarik ez ematea. Kostata, baina, azkenik, Eusko Legebiltzarrrak onartu egin zuen ekimen legegilea. Eskaera posibleak ziren, beraz; borondate politikoa baino ez zen falta. Legebiltzarrean eztabaidatzeko aukera eduki aurretik, sinadurak lortu behar ziren, 30.000 eskatzen ziren.

Horretan aritu ginen. Azkenik, sinadurak lortu genituen: 45.254. Hurrengo urratsa? Legebiltzarraren esku zegoen. Haiek erabaki behar zuten zer egin ekimen legegileagaz. Gure sorpresarako, legea onartu egin zen. Urte bat eta gero, konprobatu dugu bozkatu zuten lege hori ez dutela betetzen. Zergatik bozkatu zuten orduan? Hipokrisia eta lotsagabe hitzak dira bururatzen zaizkigunak, besteak beste. Oposizioan zeudenak, oraindik ez dakigu zein arrazoi maltzurrengatik, alde bozkatu zuten. Eta orain haiek dira gobernuan daudenak.

Lege honen oinarrietan sinisten dugunok, aurrera jarraituko dugu. Jakin badakigulako beste mundu bat posible izateaz gain beharrezkoa ere badela, gero eta premiazkoagoa. Orain badakigu legeak ez direla aski.... mundua aldatu behar dugula. Hipokritak eta lotsagabeak behin betirako desterratzen.

Joxean Elgezabal. Bilbo.

ZUZENKETA: Atzoko BERRIAn 18. orrian, Saharako Agdaim Izik kanpalekuko irudiak zirelakoan jaso genuen argazkia. Efek jakinarazi du ez dela Saharakoa, Gazakoa baizik, 2006koa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.