Iragana ala etorkizuna?

Erlantz Urtasun Antzano Historialaria
2010eko irailaren 26a
00:00
Entzun
Ez dakit noizbait konturatu zaren, irakurle maitea, baina jende anitz bizi da bere inguru hurbiletik at deus ere egonen ez balitz bezala.

Lan egin, erosketak, etxean telebista ikusi, herriko edo auzoko parke, kafetegian izaten dira batzuetan, kotxe bat, zakur bat, umeren bat agian, oporrak, lagunen bat, senideekin otorduak, ohiko prentsa, hizkuntza, boza, iritziak... A, bai, barkatu, musika, futbola, zinema, argazkilaritza, jantziak, zaletasunen bat ere badute.

Haien munduak hor du muga, eta, ohartu gabe bada ere, ez dute uste hortik kanpo gauza handirik dagoenik. Areago, susmagarri hartzen dute edozein gai, aipatu berri dudan eta haien bizitza osatzen duen oreka triste hura arriskutan jartzen ahal delakoan.

Funtsean, autoritarismo eta koldarkeriaren ur nahasietan murgildurik, bertan hortxe-hortxe igeri egiten dutelarik, bertzelako bizitzarik izan daitekeen aukerarik ere ahantzi dute. Egia erran, gehiagorik denik ere ez dute hausnartu nahi, ez eta bururatu ere.

Inkontzienteki, haien gurasoen bizitza errepikatu egin nahi izan dute, urte luzez emaniko aldaketa sozioekonomikoei egokituz.

Arrunta da, ildo beretik, horrelako jendea nahiko harroa izatea; badakizue, libre izaten saiatzeari beldur diote, edozein aldaketari izua, diruari estimu itzela, ezberdintasunari bizkarra, gezur handian bizi dira, autoestimu eskasa, errudun konplexua larruan iltzaturik, frankotan harrotasuna eta harrokeria ez dute ongi bereizten. Ondorioz, zerbait kezkagarri adituz gero, haserretzen ahal dute.

Gure artean horrelako jende anitz bizi da, zibilizazio berrian nasai, duela berrogei urte zabaltzen ari ziren zirrikitu askatzaileak bazterturik, hondar hamarkadetan deus ere gertatu izan ez balitz bezala.

Nolatan, beraz, benetako errealitatea zertan den haiei ulertarazi?

Latzagoa oraindik, haien inguru hurbila haien bizitzan mugatzen da, bai, baina baita denbora arloan ere, iraganaz biziki mesfidati...

Bada, normalean, ez zaie gustatzen iragana zertan zen azaltzea, haien orain «perfektua» kolokan jartzen ahal duelakoan.

Horregatik, Nafarroan, Euskal Herrian etorkizunean gertatu ahal dena eta amildegi bat zer den parekatzen dute, eta oraindik ere uste dute haiek direla pertsona azkarrak, amets guziak ameskaiztoak balira bezala...

Eta nik, gaizto nik, orain eta hemen, ameskaizto horietako bat eskaini nahi diet: 1931ko maiatzaren 10ean eta Ameskoabarrengo Zudairi herrian eginiko agiria, Ameskoabarrengo Gregorio Ulibarri, Abartzuzako Faustino Azanza, Eulateko Miguel Andueza, Aranaratxeko Martin Ruiz eta Larraonako Cayetano Ulibarri alkateek sinaturik, Lizarrako Zunzarren inprimategian karrikaraturik.

Honela diote, agiriaren hasieran: «A los Ayuntamientos de Navarra. Desde nuestro rincón de lassierras de Urbasa y Andia, en los valles que bañan el Urederra y el Iranzu, queremos los montañeses de hoy dirigirnos a todos los navarros, para que la que fue cuna de nuestra vieja monarquía pirenaica, vuelva a ser solar que recoja las ansias de libertad foral de todos los municipios navarros, ansias de libertad que van más allá de las formas de gobierno, y que si un día proclamaron la monarquía hoy proclamen la república de Navarra».

Nola? Ai, ene juaneteak...

Eta jarraitu zutenez, «somos todos hijos de un gran pueblo vasco, del que Navarra es la hermana mayor y la capitalidad. Hemos vuelto a tener a la vista los errores históricos de nuestra tierra, con la separación en que hemos vivido navarros y vascongados, cuando no luchando unos contra otros, al servicio los últimos de los reyes de Castilla contra la independencia de Navarra. Esta separación suicida debe terminar para siempre. No demos lugar con nuestra desunión a que, Madrid, que significa el centralismo, se aproveche de nuestras diferencias para dejarnos convertidos en meras provincias».

2010ean bizi garenon harridurarakotz, honelako harrikada bota zuten: «En esta obra que es común de todos los navarros y de todos los vascos, no debe haber izquierdas ni derechas, monárquicos o republicanos, sino hijos de este pueblo, el más antiguo de Europa, el más digno de ser respetado, por su lengua milenaria, por sus tradiciones de libertad, y para nosotros porque es el nuestro. No nos engañemos hablando de elecciones para las Cortes. Con llevar uno o dos diputados más de la derecha o de la izquierda, blancos o negros, no habremos conseguido nada. En cambio, si obtenemos el reconocimiento de nuestra personalidad, de nuestro derecho de pueblo libre a regir nuestros propios destinos, lo habremos logrado todo».

Bukatzekotz, hauxe: «Unidos en Pamplona todos los Ayuntamientos de las cuatro regiones del país vasco-navarro, pidan su proclamación inmediata, que en vuestras manos está la causa de la libertad de nuestra tierra».

Ez zekiten euskaraz, eta orain berdin, hitzik ez Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa, Biarno, Goi Aragoi, Errioxari buruz, orduan ja murritza baitzen haien, gure kontzientzia. Halere, egun hau da bozkatzen dutena: 1999an, UPN alderdiak 559 eta EH zenak 108; 2003an, UPN alderdiak 515 eta NaBai koalizioak 162; 2007an, UPN alderdiak 493 eta NaBai koalizioak 321.

Ea politikariek ongi ikasten duten gertatzen ari dena, oraingoan hanka sartzen ez duten eta arestian aipatu dudan «jende arrunta» delakoaren kopurua biderkatzen ez den. Ederki jakin badakigulakotz zer gertatu zen 1931ko hori izan eta gero, baita egun nola garen ere...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.