Eurostaten arabera, estatuan sortzen den zaborra Europako mediaren gainetik dago, eta birziklatzen duguna, erdia da.
Zaborren arazoaren muina, zabortegira materia organikoa botatzea da; poltsaren %40a izaten da.Hori fermentatzean negutegi efektua sortzen duten gasak sortzen dira, eta autoen CO2a baino 23 aldiz kutsagarriagoa da. Arazoari %90ean konponbide eraginkorra eta arduratsua emateko, hasierara jo behar dugu, zaborrak kamioira «igo» baino lehen: zabor gutxiago sortu eta materia organikoa berreskuratu, gaikako bilketa sistema egoki baten bidez eta autokonposta eginez.
Eta nola lantzen dute Gipuzkoako hedabideek hondakinen gaia? Urriaren 6anjardunaldibatzuk izan ziren Madrilen, ingurumenari buruzko informazioa ematen duten kazetarien elkarteak antolatuta (APIAk). Martha Goyenecheak Birziklapena eta Hondakinen Trataerari buruzko Kazetaritza Saria jaso zuen En busca del objetivo cero deshechos artikuluagatik. Luis Gabriel David Garcia sarituak ere zera azaldu zuen:«Bizitzaren kazetaritza da, zuzendari eta nagusiek ikusten ez duten arren; borroka handia daukagu tarte bat lortzeko komunikabideetan eta denoi eragiten diguten gaien inguruko albisteak ikusteko». Borroka handia daukagu Gipuzkoan halako idatzi aseptikoak argitaratzeko. Zer ote dago jokoan?
Julen Lizaso Aldalur. Hernani.
ZUZENKETA: Iragan larunbatean, iritzian, 5. orrian, Garazi Goiaren irudiaren azpian Uxue Apaolazaren izena jarri genuen. Garazi Goiarena zen testua. Barkamenak aipatuei eta irakurleei.
Kazetaritza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu