Orain politika
Auzitegi Nazionalak Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Joseba Alvarez absolbitu egin ditu Anoetako 2004ko ekitaldi politikoaren auzian. Orain herria, orain bakea proposamena aurkezteko ekitaldi hartan terrorismoa goratu zutela baieztatzeko nahikoa froga ez dagoela ebatzi du epaimahaiak. Berehala burura etortzen den galdera da ea epai honek loturarik duen Euskal Herrianegoera politiko berri bat sortzeko ezker abertzalea egiten ari den urratsekin. Hain zuzen, Gernikako Akordioa Anoetako bake proposamenaren jarraipena dela nabarmendu zuten hiru auzipetuek epaiketan. Otegik epaiketan ezker abertzalearen apustua berretsizesandakoek eraginik izan dutenik ukatu egin du epaimahaiak berak sententzian, eta Espainiako Gobernuak, Ramon Jauregiren bidez, ildo beretik jo du. Baina zaila dirudi ezker abertzalea kriminalizatzeko asmo politikoaz irekitako auziaren ebazpena testuinguru politikotik bereiztea, hain zuzen gizartean gero eta barneratuago dagoenean orain politikaren garaia dela, alde bietatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu