Nora zoaz euskal semea, harma hori eskutan?» kantatzen zuenaspaldi Gorka Knorrek. «Euskal Herritik urrunduz ta atzerrira juana, a ze negarra entzuten duzu Euskal Herrietan!».
Demagun ETB, euskaldunon alaba kuttuna dela. Jakin badakigu ETB berri bat eraikitzea ez dela ahuntzen gauerdiko eztula. Baina nola da posible ETBk %50eko ikusentzuleen galera izatea hain denbora gutxian? Kanpoan aurki ditzakete erantzunak, baina barrura begiratu beharrean daude, gaude. Ez da ez eramangarria, herritarren zati handi batek alde egitea. Galderak egin beharrean dira ETBko arduradunak, eta erantzunak jaso beharrean.
Egia da kolore ainitzetakoak garela euskaldunok, egia da pentsamolde ugarietakoak garela,baina, beti dago «baina» bat, buruaz uler ezin daitekeena eta norbere baitan aurkitu beharrekoa.
Gure herriaren kartografia ulertzen ez dakitenek ezin dute ondoriorik atera. Nor garen eta zer garen adierazi beharko dute, beharko dugu, zeren, hemen, ikusten ez dena handiagoa da ikusten dena baino, eta disimulatu nahian ibil gaitezke, denboraldi batean, baina hemen, harriek ere begiak dituzte.
Eta harrizko herri honetan urriaren 7an, lehenengo lehendakaria zenaren zin egitea etaEuskadiko Gobernuaren sorreraren antzezpena burutu izan genuen Gernikako batzarretxean.
74 urte lehenago, unehistoriko horretan, egun, ordu eta leku berean, izan zen Agirreren zin egitea. ETB, laster emititzekotan geratu zen ordu eroso batean, jakina, bainaestreinaldia, urriaren 26ko gaualdeko 01:30ean izan zen, bigarren emisioa, ETB1en azaroaren 7ko goizaldean 08:45ean, egunkarietako programazioetan iragarri gabe, eta ETB barruan ere promozionatu gabe.
Zeren beldur diren ez dakit, Agirrek han esan zituen hitz zehatz eta gordinek, min egiten ote die? Isilean edukitzea hobe? Estatutua jagoten dutenek, nola da posible bere jatorria, bere sena ahaztea?Nora zoaz, ETB? Nora zaramatzate?
Badakigu, bizi eta sentitzenez duenak ezin dezakeela transmititu, baina ageriko gauzak ezin litezke ezkutatu. Geure memoria historikoaz ari gara, geure izaeraz eta, nola liteke hain zentzuz eta biziki zainduz egindako lan erraldoi hau baztertzea edookuluan gordetzea? Babesteko asmo gutxi, berpizteko are gutxiago.
Betikotasunean gaude, eta entzuten ez dakienak ezer gutxi ikas lezake. Esanak dioenbezala, sena ahazten duenakbere ondorioak ditu eta errealitateari uko egiten dionak, bere pagua du.
Bageunden iluso batzuk, pontifikatu berri honek zerbait onduko zuenaren esperantzan, baina errealitateak huts egin digu, eta oraingoek, lehengo gaitzak areagotu besterik ez dituzte egin. Hau duk hau! Izan garena ere ahaztera gonbidatzen gaituzte. Noren eskuetan gaude?Noranzko bidean jarri nahi gaituzte?
Uste dut historiak eta kulturak begirune minimo bat merezi duela, baina, ez.Beraz, dugun babesa eta onespena, pantomima, besterik ez. Sustraietatik gauza askotxo aldatu beharrean gaude hemen.
Ikus dezagun ETBren txori ikurra, ETBren logoa. Euskaldun ikuslegoa galdezka ari daez ote dion ETBk txoriari hegoa moztu, eta badakizue kantuak zer dioen.Edota, xoxuak burua, begiak galtzen dituenean... gaxua, nola kanta, nola txirula xoxuak!
ETBk, txoria hegada ederrean jarri nahi badu eta bere ikusentzulegoa gehiago uxatu nahi ez badu, arretaz eta irudimenazibili beharra du, adi eta argi, jakinduriaz zentzuzkojokaerak erabili beharko ditu, eta jakin beza, etsaiaz okertzen bada bataila galdurik duela. Zeren, ez nuke sinistu nahi, galtzeko ahaleginetan ari direnik!
Nabaria da argirik gabeko bidean dabiltzala bertako arduradunak. Geldo eta mutu, ezinean, estreinatu duten orok huts egiten die. Eta ETBren leialak zirenak alde egin dienean eta berririk erakarri ez, beheranzko abiadan doazenen drama dator. Oilategia husten-husten hasia den leloan, norantz joan? Zer egin? Zeri ekin?
Nora zoaz ETB, arma hori eskutan? Gidatzen ez dakienari, autoak ez dio balio. Eta gidatzen jakiteko eta norabide galduetan sartu ez egiteko, gidariak, bideak aurretik ezagutu beharko ditu.
Beraz, norbaitek zerbaitegin beharra du ETBn, Danteren infernu gorrietan sartu orduko.
Divina Komediak lur istiltsu batez hitz egiten digu, non zigortuak ezer ezin zezakeen itxoin, ez plazerrik ez minik, ez onik ez txarrik, eta Danteren iritzian infernuko lekurik garratzena zen hura.
Bide guztiak Erromara doaz, baina bidean heldu ezinean geratzen dira bidaiari asko eta asko. Eta bidea lupezten dute hurrengoentzako.
«Euria egingo duelakoan nago, bila dezagun aterpea»esan zion Nazareno izeneko umeak, Pedro apostuluari. Pedro, ez duzu uste? Zerk arduratzen zaitu?
Gurean zerbait ez dabil ondo. Quo Vadis ETB?
'Quo Vadis', ETB?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu