Sendagai hilgarriak

Xabin Makazaga.
2010eko azaroaren 17a
00:00
Entzun


Frantziako Gizarte Segurantzak eginiko txosten baten ondorioak dira: diabetesari aurre egiteko botika batek 500 hil eragin ditu, 33 urtean. Mediator da ditxosozko sendagaia, Servier laborategiena, eta Frantziak duela urtebete galarazi zuen haren salmenta. Ehunka hilez gain, 3.500 lagun ospitaleratzea eragin zuen Mediatorrek, bihotzeko balbuletan sortutako kalteagatik. Espainiak 2005ean debekatu zuen, eta AEBek askoz lehenago, 1997an.

Sendagaiak zehar-kalteak eragitea bezain deigarria da, kasu honetan, hura salerosteko debekuan argitzea Mediator ez zela hain eraginkorra diabetesari aurre egiteko. Glaxoren Avandia botikarekin gertatu zen gisan -hura ere diabetesari aurre egitekoa-, sendagaien egokitasuna gainbegiratzen duten erakundeetako arduradunen eta laborategi handietako jabeen arteko loturak salatu dituzte. Osasunaren eta irabazien arteko jokoan laborategiek zeri begiratzen dioten, horra auzia. Europak aurten debekatu du Avandia -AEBek, ez-; eta Glaxok 920 milioi euro irabazi zituen iaz haren salmentagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.