Wikileaks Espainian

inaki petxarroman
2010eko urriaren 24a
00:00
Entzun


Wikileaks erakundeak AEBen agiri sekretuak filtratu ditu, eta zeresan ugari eman dute mundu osoan. Izan ere, AEBek Iraken sistematikoki torturatzea baimendu dutela ezagutarazi dute, besteak beste. Eta horri titulu handiak eman dizkiote nazioarteko hedabideek; besteak beste, Frantziakoek, Espainiakoek eta Euskal Herrikoek.

AEBetako soldaduei leporatutako tortura salaketekin Espainiako hedabideek agertzen duten sentiberatasuna deigarria da, Espainian tortura salaketen inguruan behin eta berriro agertzen duten isiltasun eta axolagabekeria ezagututa. Bihar, esaterako, Igor Portu eta Mattin Sarasola euskal presoek salatutako torturen inguruan epaiketa hasiko da Donostian. Auzi bitxia, inondik ere, normalean oso kasu bakanak heltzen baitira hemen auzitegietara.

Batzuek esango dute auziak frogatzen duela demokraziak funtzionatzen duela. Ikertzen ez diren salaketek-ia denak- justu kontrakoa frogatzen dute, ordea. Baina Espainian agiri sekretuak argitaratuko lituzkeenwebgunerik imajinatzea zail egiten da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.