Zenbaki bat
Oso luzea, gainera. Arnaldo Otegi presoari egokitutakoa; 8719600510. Arnaldo Otegi politikaria askatu eta zenbakia apurtzea helburu. Ezker abertzaleko kide ezaguna espetxetik ateratzeko eskatzen duen argazki kanpaina bat. Oso pertsona ezagunek, Euskal Herrikoek eta Euskal Herritik kanpokoek, estreinatu dutena. Ez da Otegi askatzeko ekimen bakarra.Etzi beste bat aurkeztuko dute, Bilbon egingo den agerraldian.
Otegik berak ere badarama kanpaina partikular bat. Baina Espainiako Auzitegi Nazionalak berriro ukatu dio. «Garai berriek» ez ei dute presoaren egoera aldatuko, testuingurua aldatzeak beti indarra izan duen arren. Baina Auzitegi Nazionala azkena izango da garai berrietara egokitzen, inoiz egokitzen bada, hura desagertzea bailitzateke garai berrietara egokitzea.
Bitartean, Otegi eta beste hainbat preso askatzeko ekimenak ez dira faltako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu