Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Atez ate

2012ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Bilduk gobernatzen dituen udalerri askotan, zaborra biltzeko atez ateko sistema izan zen atzo eta herenegun Trending Topic nagusia, atez atetik ahoz ahora ibilitako gai komentatuena. Ez da inor indiferente uzten duen konposta, beste koska askoren artean, bi auzi garrantzitsu gurutzatzen direlako debatean: zaborraren beraren arazoa batetik —denok gatoz bat gero eta larriagoa dela gure gizarte oro hondatzailean—, eta Bildukoei egozten zaien arazoaren erabilera politikoa bestetik: oposizioaren ustez, kanpainak zerikusi handiagoa du presio politikoarekin, irizpide ekologikoekin baino. Baina balorazioak balorazio, kontu bat da guztiz aratza: ekologia lehia politikoaren erdian dago berriro. Kontzientzia ekologikoak batzuei eta besteei benetan axola digun da galdera. Denok dugu gure irudikariaren atean iltzatuta, atez ateko edukiontzi bat balitz bezala, lehia ekologikoek gure gogoan aitzurtu duten lubaki politikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.