San Telmo museoak telefono-zentral bat jarri du ikusgai, telefono bat aberatsen etxeetan baino ez zegoen garaikoa. Zentralera joan, operadoreari esan markatzeko zenbaki bat, eta, halako batean, solasean hasten zinen beste aldekoarekin. Etenik gertatzen ez bazen, kontent. «Deigarria da, denok etxeko telefonoaz gain sakelakoa ere badaukagun garaiotan», esan dit okinak. Beno, denok ere ez. Hor daude kabinak. Desagertu dira gehienak, egia, eta gelditzen den askok abandonu itxura du, baina oraindik ikusten da jenderik —etorkinak, batez ere— kabinotan. Telefono-zentralak ondo ilustratzen du: errealitatea ez da bera atzo eta gaur, guztiontzat ere ez da bera ez atzo eta ez gaur.
Berripaper honen argazki batek eman zigun Museoak ikusgai jarritako zine proiektore ponpoxo baten irudia ere. Guztiz da eskertzekoa zine-aretoak desagertzen ari diren garaiotan: zinera joan ordez, proiektorea ikusteagatik pagatuko dugu.
Hitz beste
Atzo eta gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu