Hitz beste

Azkarregi

Anjel Lertxundi.
2011ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Errepidean ertzainek gidari presatiei bezala, Osakidetzako arduradunek ere puntuak kendu dizkiote euskarari azkarregi joategatik. Ondo egina. Hemendik aurrera, kontsultara goazen aldiro, jardun gaitezen mantso-mantso eta silabak ondo markatuz:«Sen-da-gi-le (pausa) kos-ko-bi-lo-ta-ko (pausa) mi-nez na-go». Gauza bera egin beharko lukete profesional euskaldunek ere ebakuntza geletan: «Ai-zu (pausa) bis-tu-ri-a (pausa) pa-sa-tu-ko (pausa) me-se-dez?». Baina lehendabiziko kasuan, kontsultak kolapsatzea egotziko ligukete euskaldunoi, seguru nago. Bigarren kasuan, aldiz, hildako gaixoen tasa igoko litzatekeebakuntza-geletan, eta hori ere euskaldunon erruz, ziur dakit.

Imanol Murua zenak esaten zuen azkarregiya zein mantsoegiya, giya guztiak direla txarrak. Ba bai: erdibidean baitago bertutea, euskaldunok taka-taka bana eskatu beharko genioke Osakidetzari, gure ibilerak Bengoa jauna lasai utz dezan behingoagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.