Berea ez zen bizitza, egun osoa tutuei lotuta, gaixoaez zen ezertaz enteratzen eta gaitz erdi, begetal hutsa egina zegoen, bake-bakean joan da behintzat, ederra lasaitua hartu dutena berak eta bereek, oraindik ikusi behar ditugunak bizitza luzatzen eta luzatzen segitzen badugu, egoera horretan nahiago pastilla bat eta kitto…
Orain gutxi arte ideiok bururatze hutsak beldurra (psikologiak sortua) eta kontzientzia txarra (erlijioak txertatua) eragiten zizkigun. Egun, gero eta arruntagoak bihurtzen ari dira ideiok, eta gero eta bulartsuago mintzatzen gara eutanasiaz, beldurra eta kontzientzia txarra galtzen ari gara baita suizidioaz jarduterakoan ere.
Beldurra genion heriotzari. Beldurra hartzen ari gara iraupen gehiegizkoari (batez ere, artifizialari). Iñaki Uriartek bere bigarren —eta oraingoz azken—Diarios liburuan dioen bezala, hemendik gutxira «azkenean, azkenean hil da!» esango dugu hileta askotan.
Hitz beste
Azkenean!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu