Erregearen diskurtsoa sarituaz ari ginela, toteltasunetik ezetz esateko zailtasunera pasatu gara. Ez dakidala ezetz esaten. Eta putakeria bat dela. Lagunak —foniatra da bera— kontra egin dit. Baietz zein ezetz esateko, aski omen da aire-kolpe bat eta ahoko hainbat organoren interbentzioa. Haizea laringetik gora dator. Bi ezpainak itxi eta zabaldu egiten dira kolpean, eta ahotik irteten den haizeak bai egiten du. Ez esateko, mingainak interbenitzen du ezpainen ordez:mihia bizkar-albeoloaren kontra jarri, eta aire-kolpeak mingainaren eta aho-sabaiaren arteko tarte laburretikbarrena egiten du bidea, sugetxo txiki bat balitz bezala, ezzzz.
Baina hain aise esaten den ez baten ordez hain aise esaten den bai bat ateratzen bada (edo alderantziz), ahulkeriak eguna izorra dezake. Baita zerbait gehiago ere. Baiezko askok —ezezko askok bezala— tragediak eragin ditu.
Eta hori ez du foniatra batek irakasten.
Hitz beste
Bai eta ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu