Hitz beste

Baloiarena

Anjel Lertxundi.
2011ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Uste genuen eskuzabaltasuna bihozbera eta largoa dela, baldintzarik gabea. Arrunt partikularra da, ordea, boteretsuek eskuzabaltasunaz duten aburua: bihotz onekoa izango naiz zurekin, baldin zu leial esanekoa bazara nirekin. Premia duzun aldiro, lagundu egingo dizut nik, baldin eta sekula ahazten ez bazaizu ni naizela zure itzala, ni zure babes eta sostengua.

Atzoko berripaperari irakurri genionez, Unescok galdu egin du jaiotzetik beretik AEBen esku oparotik jasotzen zuen finantzaketa. Arrazoia ez da krisiaren latza izan; ez da izan finantzaketaren banaketa partekatuago bat lortu nahia ere Unesco osatzen duten beste nazioekin batera. Zitalagoa da arrazoia: Unescok Palestina estatu gisa onartu du. Eta Washingtoni erabakia batere gustatu ez.

Neurriak gure txikitako baloi-jabearen eskuzabaltasun bera du: baloi-jabearen lagun (zintzoa nahiz hipokrita)ez zenak, partidatik kanpo geratzea izaten zuen mendeku.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.