Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Begirada

2012ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Ezker Abertzalearen igandeko adierazpena biktimei buruz. Gainerako taldeen erreakzioa, adierazpena motz gelditu dela salatuz. Erantzunen erantzuna Ezker Abertzaleak, argudiatuz besteek deklarazioaren aurretik zeukatela erabakita zer esan eta nola erreakzionatu. Betikoa? Ez gaude orain hilabete bezala. Are gutxiago orain sei hilabete bezala. Esperantzaren garaiari pazientziaren sasoia lotu zaio bete-betean.

Alde batek erretorikaren gehiegia salatzen dio beste aldeari. Hitzen zaparradaren atzean sentimendurik ote dagoen da kezka. Jakin behar lukete: badago bizitzarik politikatik harago. Eta biktimen ontzia portu onean ikusi nahi bada, ondo letorke Jean-Luc-Godarden Pierrot le fou (Pierrot eroa) filmeko elkarrizketa labur hura gogoan izatea. Belmondo aktoreak galdetzen dionean Anna Karinari zergatik dagoen triste, neskak erantzuten dio: «Zuk hitzekin hitz egiten didazulako eta nik zuri sentimenduekin begiratzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.