Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Betaurreko beltzak

2012ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Eguzkitarako betaurreko beltzekin zoazenean, ez dituzu behar bezala antzematen ez eguraldia ez jendearen zirkinak, emozioak, egoera. Kristalen kolore uniformeak uniformatu egiten du zure pertzepzioa ere. Eta, aldian behin, betaurrekoak jasotzen dituzu gogoratzeko nolakoa den argi benetakoa, zer itxura duen munduak. Zure begiradaren zugandik bestearenganako bidaia ez da, beraz, guztiz naturala. Baina ezta bestearen zurenaganakoa ere: zure betaurreko beltzek deserosotasuna eragiten diote begiratua sentitzen denari, eta zuen arteko harremana eta afektuen joan-etorria dute desorekatzen, dute galkatzen eta oztopatzen.

Andrea Fabrak, Madrileko KongresuanIzorra daitezela!esan zuen parlamentariak, oso kezkatuta behar luke egon, bere aitak sekula kentzen ez dituen mafioso batenak bezalako betaurreko beltzek ez ote dituzten bere afektuak afektatu eta izorratu. Desoreka emozional guztizkoa eragiteraino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.