Hitz beste

Bezero bila

Anjel Lertxundi.
2011ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Gero eta usuagoak dira norbaiten eskariz idatzitako lanak. «Hara, aizu, aita hil zitzaidan, munduan izan den aitarik onena, eta haren biografia bat nahi nuke, hura ezagutu zutenei oparitzeko». Hildakoaren senide saminduak biografia enkargatu du, baina hagiografia bat eskatzen ari da. Idazleak ez du hildakoa ezagutzen, eta senideak emandako datuekin idatzi behar du zenduaren biografia. Datuak kontrastatu gabe, hildakoaren alde ilunetan arakatu ezinik.

Idazleok besterentzat ari baitira, espresio gaitzesleekin izendatzen ditugu: fantasma, itzala, beltza, morroia…

Merkatuak halako asko eskatuko du, beltz literarioen ehunka eskaintza baitago sarean.Hona topatu dudan hausnar bat: «Auzia bezeroak lortzea da, baina uste duzuen baino kontu errazagoa da. Urte asko daramat honetatik jaten, eta neure liburu propioak idatzi eta argitaratzeak baino dezentez gehiago ematen dit».

Niretzat, berandutxo, tamala…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.