Hitz beste

Bihar

Anjel Lertxundi.
2011ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Etorkizuna, ikuskizun dago, gure irudimenaren esku. Memoriak, aldiz, iragana gordetzen du. Biharko egunak iragana eta etorkizuna, irudimena eta memoria lotuko dizkigu:bihar Lokarrik bultzatutako Bake Konferentzia hasiko da, bihar hirurogeita hamabost urte dira faxistek Aitzol eta Markiegi fusilatu zituztela Hernaniko kanposantuaren aurrean, bihar hogei urte Irene Villak hanka bat galdu zuela ETAren atentatu batean.

Nork bere sentiberatasunaren araberako irakurketa egingo dio egunaren zoriak hala lotu duenari.

Jose Saramagok Elkarrirentzat —gaurko Lokarriren aitapontekoarentzat— idatzitakoa berritu dit memoriak:«Bakearen borondatea gerraren aldeko borondatea baino sendoagoa bihurtzea da kontua. Bakearen aldeko borroka orokorrean parte hartzea da auzia: Gizadiaren bizitza da babesten ari garena, gaur dugun Gizadia eta bihar izango duguna, zeina agian galdu egingo baitugu gaurtik bertatik defendatzen ez badugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.