Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Biok batera

2012ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Bazoaz espaloi zabal-zabal batean aurrera. Apenas dabilen jenderik, zaila da inorekin estropezu egitea. Bat-batean, ordea, norbait dator kontrako bidean, eta, ustekabean, bata bestearen parera iritsi zarete. Bietakoren batek apartatu egin behar du, tupust egingo ez baduzue. Biok batera barkatu! esan eta biok batera apartatu zarete: biok alde berera, ordea. Elkarri enbarazuzko irribarretxoa egin, eta norabidea zuzendu duzue, baina biok batera, eta biok alde berera ostera ere. Han ibili zarete, sinkronia osoan, harik eta makurra zuzendu eta, azkenean, bakoitzak bere bidea hartzea lortu duzuen arte. Aio! esan diozue elkarri. Biok batera. Dibertigarria izaten da.

Hurrengoan, egizu nire lagun batena. Halako trantze bat egokitu zitzaion batean, laguna eta bidera irten zitzaiona makurra zuzendu nahian zebiltzalarik, bi-biek han hurbileko hotel bateko bidea hartu zuten elkarrekin. Are dibertigarriagoa izan omen zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.