Bira

(A) Libia

Itxaro Borda
2011ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Bengazi eta Tripoliko karriketan hilak metatzen dira. Gaddafi buruzagiak ordu beteko agerraldia egin zuen telebistan, ez zela Venezuelara ihesi joana, ez zirela atzerrietako media-zakurren zurrumurruak sinetsi behar errateko eta indarra erabiliko zuela. Arabearraldeak inarrosten dituen iraultza oldeari 2.0 erantsi zaio baina armadek egiazko balak erabiltzen dituzte. Ben Ali eta Mubaracken ondotik hara beraz Libiako botere itsua ikara dagoela. Besteak beste, Marokon, Aljerian, Jordanian, Barheimen edo Jemen herrian gazteak erasokor baitabiltza.

Prentsak egunotan Europak eta bereziki Frantziak Libian dituen interes ekonomikoak salatzen ditu. Duela bi urte adibidez, hiritarrak zur eta lur utziz, Sarkozyk handizki gonbidatu zuen Gaddafi, nik dakita zenbat kontratu izenpetzearen aitzakiaz. Baliteke soldadoek herritarren kalitzeko baliatzen dituzten harmak made in europa izatea. MAM inenarrableak lanjerra neurtua du alaina, ezen Bresiletik deklaratu baitu la violence en Libye doit absolument cesser. Berdin zaizkio libertate murrizketak, han eta hemen, CAC40eko enpresek sosa irabazten jarraitzen baldin badute. Agian noizbait perpaus-bumerangaz damutuko da.

Libia, Europarren alibia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.