Marokoko militarrez eta polizia indarrez inguratuak, sortaldeko Saharako Aaiun hiri nagusitik hamabost kilometrotan dagoen kanpamendu batean setiaturik daude saharaui jendaldeko 20.000 kide, 8.000 oihalezko etxoletan. Saharauien eskubide sozio-ekonomikoak eta autodeterminazioa eskatzen dutenek lubaki bat ireki dute desertuko sabelean. Lekuak jada sarrera bat baizik ez du. Marokoko botereak nazioarteko prentsari hurbiltzea debekatzen dio, bai eta Sahararen parte hori oraindik deskolonizatzeko gunea dela errepikatzen darraiten NBEko arduradunei.
Urriaren 24ean, militarrek kanpamenduko kideak tirokatu zituzten, hamalau urteko mutiko batek bizitza galdu zuela eta bost zauritu zenbatu zirela. Eraso bat izan zen, ez baitzen oldarrik gertatu. Bertan emazteak, umeak eta gazteak baizik ez dira aurkitzen. Marokoarrek telefonozko komunikazioak moztu eta uhertu dituzte, gogorki gaztigatzen direla hango balizko berri emaileak. Ura eta janaria eskas dute entzerraturiko saharauiek. Aaiunen geratu haurrideen laguntzarekin irauten dutela jakiten da. Igandeko tiroketa, lehena zen 1991ko armen isiltze itunaz geroztik.
Kanpamenduko egunerokoa antolatzen dabiltza familiak.
Desertua odoletan.
Aaiun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu