Bira

Agiantzak

Itxaro Borda
2011ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Anne-Marie Garat frantses idazle garrantzitsuenetarik bat da. Enetzat bederen, Marie Darrieusecq, Virginie Despentes eta Lydie Salvayrekin batera. Medoc aldean sortu zen 1946an, zuberotar sendi baten alaba urruna. Ahunamendi hauetako biztanle anitzen antzera kasko gogorra du eta oroitzen gara 2007an Le Monde egunkarian l'illusion comique s'achève en tragédie artikulua eskaini zigula, Sarkozyren lehendakari gisa aukeratzea salatuz.

Datorren urtarrilaren 19an presidentak agiantzak zuzenduko ditu jakitatearen eta kulturaren arloko partaideei. CGTko Bernard Thibault eta deputatu zenbaitek bezala, ez duela ekitaldian parte hartuko ihardetsi dio gobernuko gonbitatzaileari. Noski, Eliseotarraren deiaz ohoratua senditzen dela erraten du, baina ez da agertuko Sarkozyk Du Bellayren hizkuntza masakratzen duelako, literatura eta orokorki arteak mespretxatzen dituelako eta haren politika jendeen arteko berdintasuna, haurridetasuna eta askatasuna mehatxatzen dabilalako bere urrats guztietan.

Nik baino ausartzia gehiago duten adiskideak ditut alaina. Suertez ez nau nehork deitzen aperitifpetifur milikaldi horietara. Horregatik miresmena zor diot Anne-Marieri.

You are the best.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.