Angeluko ertzetarik ibiltzean, ohartzen gara, zoraturik, itsasoak mugarik ez duela. Herrialde sufrituetako lehorrek ere ez. Gaza gartzelatuko hondartzetan, gutxien uste delarik, surflariak loriatzen dira olatuekin etengabe jostatzen. Hala nola Axmed Abu Hassira gaztea, egurraldiaz axolatzeke, ateratzen da egunero, muezzinak otoitzera deituagatik. Jende banako libertate anitz kendu dieten arren, bereziki emakumeei, Axmedek dio ez dutela arazorik Hamas alderdiarekin. Gazako hamabi kilometroko plaiaz iparralderago, Tel Aviv aldean, Arthur Rashkovanek Axmeden jestu berdinak egiten ditu: taula hartzen du eta itsasora zuzentzen da. Badaki Gazako uhinak erraldoiak direla.
Axmed eta Arthur Kalifornian sortutako Surfing for peace elkartearen kide dira. Batasunak uhinen bizkarretan lerratzeko materiala eskaintzen diete, informazioa eta sustengua. Duela bi urte Israel eta Gazaren arteko gerra izugarriaren ondorioak ageri dira bazterretako egoitzetan. Sarearen bidez baino ezagutzen ez diren bi lagunek badakite, ezberdintasun politiko garratzen gainetik, surfean arizan behar dutela luzaz, ekialde pairatuan bake zerbaiten erdiesteko.
Itsasoan orain Arthur eta Axmed zoriontsu dira.
'Aloha', Gaza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu