Mendeotan kontinente oso bat falta da munduko ospakizunetarik. Ondikotz ala beharrez. Afrikako sei herrialde ziren Stockholmera gonbidatuak Liu Xiaobo txinatarrari bakearen Nobel saria emateko ekitaldira eta Hego Afrikako ordezkaria baizik ez zen agertu. Gaitzerdi egia erran, Liu Xiaobo bera ez zelakoan hor, alkia hutsik zegoen, Beijingeko arduradunek gartzelan zetxikatelako. Giza eskubideen zaintzale sutsu fama erraldoia duten Maroko, Egiptoa, Aljeria, Sudan eta Tunisia ez ziren etorri. Liv Ullman antzesleak irakurri zuen Liu Xiaoboren testu bat iragan abendoaren 10ean.
Futbolari dagokionez gar gehiago dute afrikarrek. Planetako hoberenak baitira Pep Guardiolaren Barçakoak etaMessi kendu ondoren, berezikiCrackovia emankizun satirikoan ikusten ditugularik. Datozen egunetan Afrikar zango-baloi jokolari trebeenaren sariak banatuko dira Kairon. Bost hautagaietarik jada hiru dira aukeratuak: DidierDrogba, Samuel Eto'o eta Asamoah Gyan. Salomon Salou eta Maliako Seydou Keita zerrendanaurkitzen ere zirela aitor dezagula.
Politika alorra kiskaildua dute Afrikarrek, ekonomia zurgatua, osasun maila apalena baina kirolan nagusiditugu, kirolan eta musikan. Ez da beraz guztiagaldua.
Bira. Itxaro Borda
Ausentziak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu