Onintza Enbeita

Autoak

2024ko irailaren 22a
05:00
Entzun

Duela ez hainbeste urte gure etxe azpiko errepide ertzetik oinez joaten ginen tren geltokira edo auzora. Marra zuriaren barruko partetik joatearekin nahikoa zen. Orain ezingo genuke. Espaloiak eta zubiak dauden lekuetan tira, baina marra zuria txitean-pitean zapaltzen dute abiadura bizian doazen milaka autok. Amaigabeko joan-etorria da. Herria zati bi egiten du errepideak eta hala ere, ez gara beti ausartzen halakoak ozen esatera. Izan ere, deseatzen daude kexa gaitezen errepide gehiago eraikitzeko, eta ez dakit nik hori den nahi duguna. Errepide gehiagok auto gehiago ekarriko dituzte; baita baserrirako lurrak gutxitu ere.

Gaur autorik gabeko eguna ei da. Goizero pentsatzen dut errepidean gurutzatzen ditudan edo goiko errepidetik behekora begiratzen dudanean ikusten ditudan gidari bakartiek elkartzeko aukera dutela. Goizero pentsatzen dut autoa gutxiago erabili beharko genukeela, baina gaur ere larri ibiliko nintzateke autorik gabe bertsotara joateko. Autoaren neurrirako bizimoduak eraiki ditugula dirudi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.