Haiti larri dago. Duela urtea lur ikara erraldoiak Port-au-Prince hiria suntsitu zuen eta hilabeteotan kolera epidemia batek larrutzen dizkio bazterrak. Hauteskundeetako fraudak salatzen dituzte herritarrek eta bigarren txanda sine die geroratua da. Unerik kaotikoena aukeratzen du Jean Claude Duvallier diktadore ohiak herrira itzultzeko bi hamarkada exilio Frantzian pasaturik, nehork trabatu gabe. Erran duenaren arabera nahi omen du Haiti lagundu eta bere botere odoltsuaren garaian gaizki obratuentzat barkamena eskatzen du.
Papa Doc-en semea da Baby Doc. Osaba makuteen hilketak eta bortizkeriak oroitzeko irakurtu dezagun bada James Ellroyen Underworld USA nobela, zati handi batez Santo Domingo eta Haitiko mugan garatzen delako. 1984an, aitaren segida hartu bezain laster gosearen oldarrak gertatu ziren. Diktadore gaztea, makute harmatuz inguraturik, bere limousine autoko leihoetarik dirua aurtikitzen ikusten zen irudiek munduaren bira egin zuten. 1986an abandonatu zuen Haiti, nazioarteko presioak eraginik, baina ez eskuak hutsik: 100 milioi dolarreko altxorra eraman zuten senar-emazteek ihesean. Suitzako bankuetan gordetzeko.
Epaituko dute.
Bira
Baby doc
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu