Beograd

Itxaro Borda
2010eko urriaren 12a
00:00
Entzun
Munduan zehar nehon ez da gozo homosexuala izatea, ez gurean noski, nahiz eta ageritasun gehiago daukan hondar hamarkada hauetan, ez eta argi denez Serbiako hiri nagusian. Igandean ospatu zuten gaypride delakoa. Mehatxuen gatik, bazuen 10 urte ez zirela karriketarik ibili. Aurten ere besta berriz istilu eta bortizkeria odoltsutan bukatu da. Ultranazionalistak eta futbol talde ezberdinetako sustengatzaile hooliganak, poliziak gerizatzen zituen milaka manifestalariei bihurtu zitzaizkien salbaiki.

Kaskoak pelaturik eta ikur naziak zeramatzaten gazteak ehiza hastera doa orroaz zebiltzan goizetik. Alderdi politiko zenbaiten egoitzak zitzikatu zituzten, autoak suntsitu, zakarrontziak erre eta bitrinak hautsi. Europako arduradunentzat egungoa test bat zen hain zuzen, serbiar demokraziaren osagarriaren aztertzeko. Sosegatuko dira irudiak begitantzean. Hildo horretarik Beogradeko gobernuak jakin arazi du sarraski eta laidoen hobendunak garrazki gaztigatuko dituela.

Sareko artikuluaren azpian ahots anonimoa mintzo da, edozein hizkuntzetan: homofobia salatzen du, ironikoki edo zakarki, baina dio lesbiana eta gay-ek aski dutela gorderik egotea, ez zaiela orduan ezbeharrik gertatuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.