Bira

Berdin

Itxaro Borda
2011ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Frantses gobernuak erabaki du beraz eskualde hizkuntzen babesteko legerik ez ontzea. Geriza gabe geratuko dira gure mintzoak. Berrehun urteko ezabatze politikari salbaiki eusten diote Parisen, segur aski orain, sekula ez bezala, adiztegi hauek ekonomikoki debaldeak direlako. Koldo Izagirrek iragan urte hondarrean Susan agertu bere autopsiarako frogak liburuari kapitulu mamitsu berri bat eskaintzen ahal dio.

Halaber Frantziako bikote homosexualek ez dute lortu batzorde kontstituzionalarengandik ezkontzeko baimenik. Deliberoa diputatuen esku utzi dute. Ezinezko erronka, hiru piezatako jantziekiko burges okituz eta oilo-zangoz hornitu tailleurez apaindu pulinda menopausiatuz osatu parlamentuarentzat. Parisek aldion homofobia estatu ezaugarri gisa altxatzen duela argi dago. Aldizkari berezietan halatan gay eta lesbianen aurkako eraso fisiko bortitzak zerrendatzen dira. Ohitura bestiala bihurtzen ari da.

Hizkuntza gutxietsiak eta norabide sexual aukerak lanjerrean direnean erran nahi du zerbait gaizki doala neoliberalismoak itsuki kudeatzen duen Absurdistanen. Europar herri zenbaitekin erkatuz, arrazoifalaziosengatik, Frantziak atzerapen moral etakultural larria pairatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.