Bira

Big brother

Itxaro Borda
2011ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Mugikorrekin gabiltzanez geroztik gure urrats guztiak zelatzen dituzte, halaber ordenadoreekin, konektatzen garen unetik. Emaitzak metatzen dituzte eta noiz nahi balia ditzakete herritarren aurka, beti dagoelako zerbait gaizki edo oker norbaiti leporatzeko. Etxe-sargietan, dendetan, geltokietan, aireportuetan, administrazioetan, leku publikoetan eta karriketan lau ehun mila kamera badira: ez dugu ihesik.

Lantokietan ezarriak diren bideosalatzaileak nagusiek erabiltzen dituzte gehien bat, smartphone bidez, langileen hertsatzeko. Pausa tokietakoak, sindikatuen lokaletarako eskaileretakoak, bulegoen gainean daudenak baliagarri zaizkie geroago beharginak gaztigatzeko eta premian kanporatzeko. Plazara atera diren kasu entzutesuak badira jada. Beldurraren gainean bermaturiko managment modu gisa ere hartzen dute batzuek.

Teorian ebasketaren eta behinka, han-hor, gertatzen diren suntsiketen kontra direla diote. Baina funtsean, zakarki barrandatzeko daude, garen xinaurriok ez gaitezen oldartu, baztertu, gelditu. Michel Foucault zenak sakonki aztertu zuen gaur bizitzen dugun gartzela surveiller et punir bere lan handiosean. Sistemak ez du besterik egiten. Askatasunaren izenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.