Terra Madre taldeak Torinon bilduriko mundu osoko erle hazleen kongresuan, eztigileek alarma gorria piztu zuten duela aste bi: erleak gosez eta eritasunez hiltzen doaz, mehatxatuak dira, bereziki baserri guneetan. Elgeetan hedatzen den molekula neurotoxiko berri indartsuari leporatzen die gaitza, izenez ezagunak bezain merkeak diren intsektizida eta pestizida ugariei hots. Zer bilakatuko gara udaran erle maite-en bzzzbzzz samurrik ez baldin badugu gehiago entzuten?
Erleak markatzaile ekologikoak dira. Aldion larriki erakusten omen digute planetaren osasun egoera okerrera ari dela, emeki baina segurki, haizearekin batera alabaina polinizazioaren obratzeko premiazkoak direlako. Monolaborantzek, oihan sarraskitzeek, soia eta arto transgenikoa ereiteek, intsektu errauslari murrizketek erleen biziraupena eta eztiaren kalitatea, kantitatea halaber, baldintzatzen dute jadanik.
Euskaldunok harreman distiratsua daukagu erleekin, batez ere heriotza unean. Argi dago. Auzoak eta gurasoak ikusi ditugu erleak zaintzen eta amoroski kasik kofoinetarik eztia ateratzen. Urrezko jario malgua isurtzen zen bizitzaren ikur, ferblankezko ontzietara.
Ezti(tasun)a nahi dut goizero.
BIRA. Erleak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu