BIRA

Brasil

Itxaro Borda
2010eko irailaren 30a
00:00
Entzun
Santiagoko unibertsitateko Rosalia de Castro sariaren banaketa ekitaldiaren ondotik, Brasileko kontsula hurbildu zitzaidan bere herria ezagutzen nuenez galdezka. Gauza batzuk arras begiko zitzaizkidala erantzun nion hala nola Ronaldo futbolaria, Giberto Gil kantari-ministroa, Lula Da Silva eta Graziliano Ramos idazlearen kartzelako egutegia. Bizkar-zain mestizoarekin batera irriz lehertu zen erantsiz: Rio de Janeirora etorri behar duzu Ledo Ivorekin irakurtzera. Arazorik ez, ni beti prest nago, Bahian edo faveletan poesia xuxurlatzeko.

Hain zuzen ere hilabeteotan Lularen ordezkatzeko hauteskunde kanpaina sutan dabil Brasileko lurraldeetan. Datorren igandean lerrokatuko dira bozkatzaileak bi emakumeen artean presidentaren aukeratzeko. 62 urteko Dilma Roussef da irabazle iragarria, Lulak berak segidarako aurkeztu zuelako, baina Marina Silva gobernu ohiko ekologia ministroa aztaletan dauka gente, gente, gente, Marina presidente leloak bazterrak oro airosten dituela. Jakiten da halaber Amazoniako indioak irauten lagundu nahi dituela. Uhin berdea dator beraz Levi-Strauss zenaren tropika tristeak inarrostera.

Munduko herri handienetarik bat emazteen esku?

Afera jarraituko dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.