Aita Saindua Bartzelonatik Toni Soleren taldeko poloniarrek burua ederki harroturik itzuli zen. Alemanian eta Italian plazaratzen duen liburuan lehen aldikoz preserbatiboa edo jagongailuaren erabilpenabaimentzen du, kasu berezietan baldin bada ere. Montserratera bidaia bat oraino eta homosexualitatea begi onez ikusiko du, zuzen dena bikote-kideek elkar maite baldin badute Jesusek dioenez maite gaituen bezainbat. Esperantza da azkenik galtzen den altxorra.
Erromako pontifexaren mutilak -eta sehiak- hasiak dira jadanik irratiak eta telebistak beraien agerpenez betetzen: batzu aurka dira, arrabiatsu, sexu bidezko gaixotasunetarik salbatzeko abstinentzia dela egokiena erraten dutela eta besteak alde, txaloka, ordu zen, azkenean behatz ttittila higitzen du elizaren buruzagi gorenak. Benedikt XVI.ren azalpena militia dei edo adextirpenda izeneko bullak bainoospetsuagoa bilakatuko da bost (in)kontinente eta zazpi (h)itsasoetan.
Ratzinger ez baita Wojtila. Ez du haren harorik. Baina etorkizuna markatu nahi du. Gaur arte jende arrunten zauri minberenak aipatzean aski malestruka izan da. Irudia hobe dezala, ez garelako jada post miserabile-aren garaian.
Bullak baino
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu