Ekirensleak

Itxaro Borda
2009ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Municheko enpresa batek, Europaren diru laguntzekin, 2030an funtzionatuko duten eguzki-panel erraldoiak landatuko ditu Saharan. Berria entzutean pentsa liteke Afrikaren energia premiak asetzeko dabilela proiektua, ez arren, buruzagiak agertzen duenez: Europa petrolioz ments geratuko omen da eta gaurko kontsumitze bezain ongi-izate mailen mantentzeko argi-indar iturriak nonbaitetik atera beharko dira.

Aminata Traore maliarrak L'Afrique humiliée liburuan ederki erakusten ditu françafrique edo eurafrique politika desjabetzaileen ondorioak. NDFk gaztigatu eta zorraren pean lehertzen doazen herrialdeak, hiesa, gerla eta gosetea bihikatzen dituen merkatu liberalera irekitzera akuilatzen dituzte eta aldi berean garapen iraunkorraren ereduak zabaltzen iparreko estatuen probetxurako. Europar guztiak ez datoz bat modelo horrekin, ikusiz hogeita zazpi buruzagiek bildu behar dutela Jose Manuel Barrosoren sustengatzeko.

Saharatik Kuwaiteko basamortuetara hedatu eremuetan eraiki ekirensgailuen detsak eletrikaren murrizteak izutzen dituenak sosegatzen dituzke, baina eska genezake: Afrikar kontinente sarraskituaren geroaz zer?

Kolonizatzearen ondotik berkolonizatzea datorkie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.