Erasoak

Itxaro Borda
2010eko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Rangooneko karrikak desertu dira. Total-en trakako multinazionalek sustengatzen duten diktaturak hauteskunde-ihauteriak antolatu ditu. 2007ko budisten oldarraren ondoko odol aintzirak ahantz ezinak dira eta Aung San Suu Kyi Nobel saridun aurkaria beti preso dago.

Santiagon, Aita Sainduak galegoak mehatxatu ditu: kasu egizue zuen laizitate erasokorrari, bestela... Bestela zer, galda dezake batek, garaiotan Europan erasoan dabilan bakarra eliza katolikoa delarik, gurutzada berriak antolatuz pobreen, homosexualen edo abortuaren aurka. Hain zuzen larunbatean Parisen, langileen manifestalditik landa, bost mila emakume ibili ziren, duinki abortatzeko dretxoaren babes osoaren premia aldarrikatzeko. Miseria medikala salatzen zuten Weil legea erdietsi arteko urte garratzetan bezala.

Bizkitartean azaroan G20 taldeko buruzagiak bilduko dira Hego Korean neoliberalismoaren jendalde arrunten kontrako erasoak planifikatzeko. Sarkozyk Hu Jintao txinatarra errezibitu zuen oparo, dolarrari asaldatzeaz hitz egiteko. Txanponak berak gatazka betean dabiltza. Eta noski, alderantzizko erran arren, ez da giza eskubide zangopilatuez mintzatzeko aroa.

Erasoak etengabeak dira. Munduan. Edonon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.