Bira. Itxaro Borda

Erosaurtik

2010eko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Hiritarrak kezkatzen doaz azken puntako tresnen iraupenarekiko. Ekonomiak soberakinean funtzionatzeko gisa, mugikorrak, konputerrak, makina numerikoak agudo zahartzen dira. Eta ohartu zaretenez, ez dute konpontze-biderik, saltzaileek erabat aldatzea hobe eta merkeago dela aholkatzen dizuetela. Kataluniako telebistan ikusi dudan «comprar, llençar, comprar» emanaldiak konzeptu berri baten jabe egin nau: zaharkitze programatua.

Hogei herrialde aberatsenen ekoizpen etengabearen sustatzeko mekanismoak argi dira: gauzek ez dute urtea baino gehiago iraun behar, modak eta publizitateak gainera beti berriagoa den girgilen eskuratzera deitzen gaituzte eta horretarako martxan daude kredituak. Zaharkitze programatu salbaiaren ondorioen mendratzeko kontsumitzaile elkarteek, jada ordaintzen diren bermeak lortu dituzte soilik. Mugarik, legerik, etikarik gabeko garapenaren gizartean itotzen gabiltza eta laster horma joko —omen— dugu.

Hondarkin teknologikoak gero Akkrako zabortegietan metatzen dakuskigu, haurrak, ura eta airea kutsatzen dituztela. Gandhik zioen mundua aski handia zela bizidun bakoitzaren sosegatzeko baina sekula ez nahikoa gutxiengo baten falangaren asetzeko.

Bego erranik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.