Iragan asteburuan, Deauvillen, emakume nagusien biltzar handia gertatu da. Feminismoa eta neoliberalismoa uztartuz. Bada alabaina ideia esenzialista zehatz bat, zeinen arabera emazteak kudeatzaile hobeagoak, eztiagoak, ulerkorragoak eta sakonagoak diren. Aski da Areva enpresakoa ikustea horretaz dudatzeko. Gerra sozial garai hauetan feminismoaren giderrak antza, beste asko bezala, tapaki ekonomikoaren menpe jartzen dira. Feminismoa, aberasteko helburuaren baliabide handietarik bat da.
Bizkitartean, lan mundua feminizatu da, industriak desagertuz joan arau. Behemailetan erabiltzen dira emakumeak, prekarizatzeko eta malgutzeko errazagoak direlako. Generoen arteko hilabetesarien leizea zulatzen ari da gero gehiago, bereziki 2007ko maiatzaren 6az geroztik. Jendartean berdintasuna eta oinarrizko eskubideen bermatzeko zeregina estatuena da, baina estatua bera finantza alor falangatsuaren aitzinean belaunikatzen doa. Sugeak dagoeneko ez du bere buztana ausikitzen ahal.
Emazte buruzagiek hondarrean gizartearen eredu patriarkalak duplikatzen dituzte, sos eta ohore mediatikoen trukean. Enpresaren kartzela, etikaren ekoizpen leku bakarra bailitzan.
Feminismoa marketing soila al da?
Femiliberalak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu