Nanterre eta Lyoneko hausleen desmasiak baizik ez dizkigute erakusten pantailetan, buklean. Oldea usteldu dadin nahi dute. Omiasainduko oporretara joateko xedea duen gehiengo isilaren lasaitzeko menturaz. Ez dute alabaina gasolina eskasean izan behar. Gauean Bretainiako Dongesko findegia askatu zuten hedexuri gotorki harmatuek. Suak itzali. Ordu bat iraun zuen grebalarien eta polizien buruz burukoak. Manifestari batek beltzak helatzen zituen: Apal itzazue begiak bederen, haurrideen aurka ari zarete... baina parekoa, bere betekizunaz segur, ez zen kantitzen.
Erretiroaren erreforma ez da oraindik bozkatua. Botereak dena kontrolatzen duela dirudi eta mugimenduaren bukaeran Emile Zolak idatzi Curée delakoa gertatuko da. Okituen mendekua. Jendeak baleki -eta badaki-, ordea, gobernuaren argumentuak oro manipulatze ahalkegarriak direla, berehala geldituko liteke, karrika okupatuz. Ez baita erreforma soila, pribatizatze hutsa baino. Lehendakariaren zaindaritza hurbileko Fouquet's-en gerra batzorde klanikoan bilduriko CAC40-ekoen aberasteko. Bere anaia propioaren segurantza enpresa bereziki.
Dialogoaren partez presidentak indar-erakusketa aukeratu du. Mespretxuarena. Goizubelen krudela.
Goizubel
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu