Bira

Hilgailuak

Itxaro Borda
2011ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Mediatoraren aferak bazterrak harrotu ditu eta gogoetaren eremuak ireki. Automedikazioaren garai benedikatuan industria farmazeutikoko enpresek aztaparra sartzen dute arraiki gure osasunaren alorrean. Ez naiz hasiko Polonia katalandar emankizun satirikoko serora antzera oihuka baina... kasik. Kontsumo sutsua hor ere antiproduktiboa da, sail askotan nola, sendagailuak hilgailuak bilakatzen direla.

Mediator ekoizten duen laborategiko Servier jauna Sarkozyren adiskideetarik da. Légion d'honneur delakoaren medailarik ohoretsuena zintzilikatu zion lehendakariak papoan. Alta aspaldian bazekiten denek botika kaltegarria zela. Odol kutsatuaren edo amiantaren kasuan bezala. Hargatik nehork deus erraten ez dueno aitzina darraite, kontu egite printzipioa airoski gainditzen dutela sosa irabaztearen truke. Milaka zendu eskatzen dira alderantzizkoa frogatzeko. Ezin uka jendarte anker eta bitxi batean iharduten dugula.

Medikuek industria farmazeutikoak hobetsi produktoak aholkatzen dizkigute. Seguritate soziala ordaintzaile. Lance Armstrong bezain dopaturik eta drogaturik gabiltza eta pena dut gure hilikia klikatu beharko duten zizareentzat. Molekula mulikatuak milikatuko dituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.